2013/03/15

Magia Solidarioa


Otsailak 24, Magoak.


Elurrakin batera atzo atsaldien magia ikuskizun ederra euki gauen Udalaitz zentruen (ASPACE). Hotza ein arren, gure barre algarakin, lagun artien eta maguen solidaritate eta ilusiñuaz berotan sartu gitzen ikuskizuna hasi orduko.


Danetik egon zan emanaldixen: borondate ona, txantxak, barre algarak, mozorruak eta aho zabalik geratzeko moduko magia jokuak. Motz geratu zan eta errepikatzeko gogo haundixakin geratu gitzen gehixenok.

Protagonistak danok izenda , magia eder bat sortzeko gai garela argi geratu zan. Nahiz eta esku artien makila magikorik ez euki.



Mila esker maguei eta zuen magiari!

2013/02/09

Karnabalak

Aupa kuadrila,

Zer moduz fan die Karnabalak??

Gure kuadrilia gustora ibili zan, goixian goix jaiki ta arropa zuri-beltzak jantzi genitxuen gure mimo taldia osatzeko. Aurpegixa be margotu ginun, ezpan gorri ta guzti.

Behin guapo ta guapa jarritxa Arrasateko Karnabal eguneko desfilia ikusten urten gauen, bertan danetarik ikusi gauen; ijitxanuak, eskimalak, musakolako kofradia... Plan politxa izen zan ta primeran pasau gauen.

Desfilia ikusi ostien, Arrasateko tabernetako kamarero danak zoratu zitxugun. Badakitzuenez mimuak ez daue berbarik eitxen ta horregatxik traguak eskatzeko asmakizunetara jolastu gauen.

Poteua bukatuta bazkari elegantia gaukon prest. Tripia bete, siesta ein ta pilak kargauta urten gauen atzaldeko sari banaketara.

Herri dana elkartu zan sari banaketan ta noski mimuak etzien atzien geratu. Goiezen lekura goiezela beti ambientia sortzen ta horretarako gure aulkixekin lekua itxen ibili gitzen. Plazan tamainoko borobila osatzeko, arrasatearrei ospitxal barrixa probatzeko aukeria eskaini gauen jajajaja (bromaaaaaaa......)

Bromak alde batera, egun politxa arrasatearrekin batera pasautakua.

Zein izengo da aspacianuen hurrengo urteko zorokerixa?????¿¿¿¿


2013/01/28

2012 urteari agurra!

Iepa danoi!!

Abenduak 15ien 2012. urtiari merezi dauen bukaeria emuteko gure denbora libreko azkenengo zapatua zala aprobetxauta, jai berezi bat itxia erabaki gauen.

Goizian gutariko batzuk bazkari berezixa itxiari ekin zotzauen eta bestiek kaletik buelta bat emun eta zapatu goizeko poteo giruan murgildu gitzen.

MENUA:

Entrantiak:
- Pate tostadekin
- Txaka mayonesiakin
- Ensaladia bonituaz 
- Esparraguak

Plato printzipala:
- Oilaskoa
- Patata tortila

Postrea:
 - Txokolate beroa
 - Etxeko bizkotxo goxua 

Postriakin batera Mery May bakarlari arrasatearraren musikiaz gozatzeko aukeria euki gauen eta hau aprobetxauaz dantza batzuk be ein genitxuen. 

Eskerrik asko Mery May, gozada bat izen da zure ahots goxoa entzun eta zurekin momentua konpartitzia!!!





2013/01/16

Aretxabaletako Spa-ra irteera!!


 Aupa kuadrila!!

Azken hilabetietan neguko eguraldi gogorrai aurre eitteko atxabaltako kiroldegi berrixa estreinatzia bururatu jaku.

Horretarako zapatu goizak erabili ditxugu talde txikiñetan, kiroldegi berrixa ezautu zeiñ Span erlajetako.Gutariko askorentzako sauna edo jacuzziaz gozatzen zauien lelengo aldixa izen da.

Bertan bizitxako esperientzia eta jasotako tratua eziñ hobia izen da!!

Hemen daukotzue bertatik bertara gure esperientzia politt hau ezauketako aukeria,.. Ikusi, ikusi, zelako ondo pasau gauen!!


Duda barik lelena baina ez azkenaaaa!! Bueltauko gare!!!

Hurrenarteeee!!

Nor gara?

Izenak esan bezala, aisialdia atsegin dugun kuadrila bat gara. Lagunekin elkartu, kontu kontari aritu eta barre batzuk egitea da guretzat garrantzitsuena.

Hortaz gain, jende berria ezagutzea ere gustoko dugu, baita jendeak gu ezagutzea ere. Herriaren eta herritarren hartu emanetik asko ikas daitekeela uste dugu, herritar guztiok baitaukagu zer hartu eta zer eman.

Kuadrilan elkartzeko plan ezberdinak burutzen ditugu, beti ere guztion interesak kontutan hartuz. Gehienetan pertsonok elkarren arteko  interesgune desberdinak izaten ditugu, eta gure kasuan guztiak errespetatuz aberastu egiten garela ikusi dugu. Lehenik eta behin, gure arteko hartu emanetatik ikasi behar dugula argi daukagu.

Hau da gure lagun taldea, beti hartu eman berrietarako prest!