2013/01/28

2012 urteari agurra!

Iepa danoi!!

Abenduak 15ien 2012. urtiari merezi dauen bukaeria emuteko gure denbora libreko azkenengo zapatua zala aprobetxauta, jai berezi bat itxia erabaki gauen.

Goizian gutariko batzuk bazkari berezixa itxiari ekin zotzauen eta bestiek kaletik buelta bat emun eta zapatu goizeko poteo giruan murgildu gitzen.

MENUA:

Entrantiak:
- Pate tostadekin
- Txaka mayonesiakin
- Ensaladia bonituaz 
- Esparraguak

Plato printzipala:
- Oilaskoa
- Patata tortila

Postrea:
 - Txokolate beroa
 - Etxeko bizkotxo goxua 

Postriakin batera Mery May bakarlari arrasatearraren musikiaz gozatzeko aukeria euki gauen eta hau aprobetxauaz dantza batzuk be ein genitxuen. 

Eskerrik asko Mery May, gozada bat izen da zure ahots goxoa entzun eta zurekin momentua konpartitzia!!!





2013/01/16

Aretxabaletako Spa-ra irteera!!


 Aupa kuadrila!!

Azken hilabetietan neguko eguraldi gogorrai aurre eitteko atxabaltako kiroldegi berrixa estreinatzia bururatu jaku.

Horretarako zapatu goizak erabili ditxugu talde txikiñetan, kiroldegi berrixa ezautu zeiñ Span erlajetako.Gutariko askorentzako sauna edo jacuzziaz gozatzen zauien lelengo aldixa izen da.

Bertan bizitxako esperientzia eta jasotako tratua eziñ hobia izen da!!

Hemen daukotzue bertatik bertara gure esperientzia politt hau ezauketako aukeria,.. Ikusi, ikusi, zelako ondo pasau gauen!!


Duda barik lelena baina ez azkenaaaa!! Bueltauko gare!!!

Hurrenarteeee!!

Nor gara?

Izenak esan bezala, aisialdia atsegin dugun kuadrila bat gara. Lagunekin elkartu, kontu kontari aritu eta barre batzuk egitea da guretzat garrantzitsuena.

Hortaz gain, jende berria ezagutzea ere gustoko dugu, baita jendeak gu ezagutzea ere. Herriaren eta herritarren hartu emanetik asko ikas daitekeela uste dugu, herritar guztiok baitaukagu zer hartu eta zer eman.

Kuadrilan elkartzeko plan ezberdinak burutzen ditugu, beti ere guztion interesak kontutan hartuz. Gehienetan pertsonok elkarren arteko  interesgune desberdinak izaten ditugu, eta gure kasuan guztiak errespetatuz aberastu egiten garela ikusi dugu. Lehenik eta behin, gure arteko hartu emanetatik ikasi behar dugula argi daukagu.

Hau da gure lagun taldea, beti hartu eman berrietarako prest!