2013/01/16

Nor gara?

Izenak esan bezala, aisialdia atsegin dugun kuadrila bat gara. Lagunekin elkartu, kontu kontari aritu eta barre batzuk egitea da guretzat garrantzitsuena.

Hortaz gain, jende berria ezagutzea ere gustoko dugu, baita jendeak gu ezagutzea ere. Herriaren eta herritarren hartu emanetik asko ikas daitekeela uste dugu, herritar guztiok baitaukagu zer hartu eta zer eman.

Kuadrilan elkartzeko plan ezberdinak burutzen ditugu, beti ere guztion interesak kontutan hartuz. Gehienetan pertsonok elkarren arteko  interesgune desberdinak izaten ditugu, eta gure kasuan guztiak errespetatuz aberastu egiten garela ikusi dugu. Lehenik eta behin, gure arteko hartu emanetatik ikasi behar dugula argi daukagu.

Hau da gure lagun taldea, beti hartu eman berrietarako prest!

  







No hay comentarios:

Publicar un comentario